LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

LABek irabazi ditu beste behin ere UPV/EHUko hauteskunde sindikalak

LABek jarraitzen du lehen indar sindikala izaten EHUn, bozka kopuru eta ordezkaritan

Atzo gauean aurreratu genuen bezala, LAB sindikatuak irabazi ditu 2023ko hauteskunde sindikalak UPV/EHUn.

LABek 23 ordezkari lortu ditu eskuratutako 651 bozkari esker. Gainera, esan beharra dago, parte hartzea txikiagoa izan den hauteskundeetan, oro har, indar korrelazioa berdintsu geratu da.

Jarraitu LABek irabazi ditu beste behin ere UPV/EHUko hauteskunde sindikalak irakurtzen →

ZUREKIN BAGARA! Martxoaren 30ean EHUn BOZKATU LAB!

Ostegun honetan, martxoak 30, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte bozkatzeko aukera izango duzu! Azken egunotan e-mail bidez bidali dizugu LABetik azken 4 urteotan eginikoa, eta gure egitasmoak ere. Beherago aurkituko duzu EHUko 111 irakasle-ikertzailek eta 57 administrazio eta zerbitzuetako langilek babesten dugun programaren esteka. LABetik EHU hobe bat egiten ari gara, Euskal Herriko unibertsitate sistema publiko euskalduna indartzen. Eta datozen lau urteetan tinko jarraituko dugu gure egitasmoekin!

Irakasle Ikertzaileen programaren esteka

Administrazio eta Zerbitzuko Pertsonalaren programaren esteka

Zergatik bozkatu LAB (Bideoak).

https://www.labur.eus/LAB2023

ZUREKIN BAGARA! Martxoaren 30ean EHUn BOZKATU LAB!

Gogoan eduki, lau bozka leku izango dira, erroldatuta zauden horretara jo beharko duzu. (zalantza baduzu zein den jarri harremanetan gurekin)

Hauteslekuen kokapena: 

ARABAn: Arabako Campuseko Errektoreordetza.

1. solairua, Batzar Aretoa: IRI funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak; AZPko funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak

GIPUZKOAn: Inazio Barriola Zentroa

Auditoriora sartzeko hall-ean.

BIZKAIA-LEIOAn: Errektoregoaren Eraikina.

1. solairua, Batzar Aretoa, AZPko funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak

0. solairua, Enpresa mintegiko 1. Aretoa (Zitek), IRI funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak.

BIZKAIA-BILBOn: Bilboko Ingeniaritza Eskola.

II. eraikineko. M Blokea (ate berdea), 4. solairua, P4M4A gela: AZPko funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak
II. eraikineko. M Blokea (ate berdea), 5. solairua, P5M4A gela: IRI funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak

ZUREKIN BAGARA! Martxoaren 30ean EHUn BOZKATU LAB!

Martxoaren 30ean Hauteskunde Sindikalak: Posta bidezko bozketa

Hemen daukazue UPV/EHUk atera duen argibide-orria martxoaren 30ean, ostegunarekin,  hauteskunde sindikaletan botoa postaz emateko.

Martxoaren 30ean dagokizun hauteskunde-mahaira hurbiltzeko arazoak aurreikusten badituzu, aldez aurretik postazko botoa tramitatu beharko zenuke. Bozka bakoitzak garrantzi handia du!

Gogoratu mahaian bertan botoa emateko zure campusean soilik egin ahal izango duzula, beraz ziurtatu non zauden erroldatuta (errolda zure ikastegiko taulan dago ikusgai, bestela gurekin jarri harremanetan kontsulta egiteko). Posta bidez egitea hobesten baduzu, bi urrats eman beharko dituzu:

  • Lehen tramite gisa Correos-en bidez inprimaki bat bidali behar zaio Hauteskunde Mahaiari, botoa posta bidez emateko borondatea azalduz (inprimakia hemen).
  • Ondoren, zure helbidean jasoko dituzu kandidatura guztiak, berriro ere Correos-era joateko zure botoarekin.

Edozelan ere, parte hartzearen irudia ematearren, LABek hauteskunde egunean bertan bozka emateko aholkua egiten du, beraz, posta bidezko botoa soilik gomendatzen dugu egun horretan bertaratzea ezinezkoa bazaizu.

Martxoaren 30ean BOZKATU LAB!

Hauteskunde Sindikalak: Bozkatu LAB!

Martxoaren 30ean Hauteskunde Sindikalak burutuko dira Euskal Herriko Unibertsitatean eta oso une garrantzitsua izango da: prozesu honetatik hautatuak ateratzen diren pertsonak zure bozgorailu izango baitira zuzendaritzaren aurrean hurrengo lau urteetan zehar.
Zure eskutan dago beraz, benetan konbentzituak eta konprometituak dauden pertsonei babesa eskaintzea edo datorren urteetan sortzen diren arazo eta aldarrikapenak erantzunik gabe geratzea.

Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala (AZP)

Irakasle-ikertzaileak (IRI)

Nork pasatu zizkion EHUko langileen filiazio-politikoen datuak polizia espainiarrari?

Gutxi batzuek espero zezaketen Kitchen kasuak EHU ere zipriztinduko lukeela, era tangentzialean bada ere. Izan ere, ikerketa honen harira, Kitchen auziarekin zerikusirik ez duten beste datu batzuk agertu dira, eta hainbat pertsonari egindako espioitza agerian utzi dute.

Martxoaren 2an, Nafarroako Barne saileko burua izandako María José Beaumont espiatu zuteneko berria argitaratu zen. Martxoaren 6an Nafarroako Parlamentuak espioitza kasu hau salatu zuen, eta martxoaren 8an, Barne ministroak berak arbuiatu zuen egindako espioitza kasua.  Argitaratutako berri horretan bertan, Segurtasunaren Estatu idazkari ohiak, Francisco Martínezek, Unidad Central de Apoyo Operativo (UCAO) unitatearen buruarekin trukatutako WhatsApp mezuetan EHUren irakasle batzuei buruzko informazioak agertzen dira. UCAO Gobernu espainiarraren Poliziaren unitate bat da, pertsonen jarraipena eta horien komunikazioen kontrola burutzen duena.

    Jarraitu Nork pasatu zizkion EHUko langileen filiazio-politikoen datuak polizia espainiarrari? irakurtzen →

    Martxoaren 8: “Pribatizazioa, zaintzako langileon miseria! Langile publikoak gara”

    Zaintza krisiaren ondorioak geroz eta agerikoagoak dira, eta ikusarazten ari da sistemaren gabeziak eta hutsegiteak; sistema hau ez da gai bizitzak sustengatzeko inor zapaldu gabe. Zalantzarik gabe esan dezakegu zaintzen egungo antolaketa soziala jasangaitza dela.

    Argi eta garbi ikusi dugu zaintza lanak behar-beharrezkoak direla bizitzeko. Halaber, ikusi dugu zein garrantzitsua den zaintza lanak ikusaraztea eta dagokien balioa ematea jendartean. Hala izanik ere, argi dago, zenbat eta agerikoagoak izan, orduan eta handiagoak direla zaintzak kudeatzeaz arduratzen direnek jartzen dituzten trabak eta oztopoak.

    Pribatizazioa eta zaintzak negozio bihurtzea izan dira krisiari eman zaizkion erantzunak. Ez dago egoerari buelta emateko asmorik; entzungorrak dira zaintza eredua, kudeaketa eta zerbitzua aldatzeko eskatzen dugunok esaten eta aldarrikatzen dugunaren aurrean.

    Jarraitu Martxoaren 8: “Pribatizazioa, zaintzako langileon miseria! Langile publikoak gara” irakurtzen →

    Hau da momentua ikertzaileen lan-baldintzak lortzeko! Administrazioak hartutako konpromisoak

    Gezur, demagogia eta interes partidistak giroa lokazten ari diren hauteskunde sindikalen aurreko garai honetan, LABek langileen aldeko negoziazioa aldarrikatzen du. EHUren azken aldebakarreko erabakien aurrean, erretiroaren akordioak puskatzea esaterako, LABek jarrera argia du: alde batetik kalean eta epaitegietan salatu du erabaki hau; eta bestetik ikertzaileen prekarizazioaren bezalako gaiak bertan behera ez geratzeko negoziazio prozesuekin jarraitzeko erabaki irmoa hartu du. Hau zen momentua ikertzaileentzako soldaten hobekuntzak lotzeko, 2023ko EHUko aurrekontuak egiten ari direnean, bestela ez zen aukerarik izango aurten hobekuntzarik izateko. Harritzen gaitu interes elektoralengatik sindikatu batzuek honen aurka egitea. Minoria batek ezin du betatu horrelako langileentzako hobekuntzak.

    Jarraitu Hau da momentua ikertzaileen lan-baldintzak lortzeko! Administrazioak hartutako konpromisoak irakurtzen →

    Seiurtekoak: Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileen kontrako diskriminazioa bukatzeko exijitzeko

    2023ko urtarrilaren 11n Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea burutu dugu Eusko Jaurlaritzak gai honetan daukan erantzukizuna salatzeko.

    Abenduan bidali genizuen komunikatuan alderdi batzuk aipatzen genituen; besteak beste:

    Jarraitu Seiurtekoak: Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileen kontrako diskriminazioa bukatzeko exijitzeko irakurtzen →

    Aldi baterako irakasle-ikertzaileak: asteazkenean hitzordu bat daukagu seiurtekoak eskatzeko eskubidearen alde

    Abenduaren 16ko mezuan jakinarazi genizuenez (https://labehu.eus/blog/seiurtekoak-labek-bultzatutako-epaiaren-sententzia-aldekoa/), seiurtekoak eskatzeko eskubidea lortzetik gertuago gaude. Hala ere, EHUko zuzendaritza zein Eusko Jaurlaritza zuen kontrako diskriminazio hau mantentzen tematzen dira.

    Hori dela eta, asteazken honetan, urtarrilaren 11, 12:30etan,  elkarretaratzea egingo dugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Donostia kalea 1, Gasteiz; bus geltokiaren atzean). Borroka luze honetan, kaltetuak zaretenon parte-hartzea ezinbestekoa da. Horregatik diskriminazio honekin bukatzeko eskatzeko elkarretaratzera hurbiltzeko deia egiten dizuegu. Arabako campusetatik kotxeetan joateko antolatuko gara (jarri zaitez gurekin harremanetan: lab.gasteiz@ehu.eus ).

    Seinala ditzagun diskriminazio hau mantentzearen erantzuleak!