Badirudi
osagarrien iazko deialdiaren ebazpenaren gainean berriak daudela. Hala ere,
deialdi horretara aurkeztutako irakasle-ikertzaileek ez dute inongo informazio
ofizialik jaso eta ez dakite ea jarraitu behar duten beren eskaera berriarekin
edo ez.
LAB eta
Steilas sindikatuok behar-beharrezkoa jotzen dugu egoera behingoz argitzea eta
eskatzen diogu Unibasqi lehenbailehen esan dezala ea 2017ko deialdiaren
ebazpenak emango diren eta noiz helaraziko zaizkien irakasle-ikertzaileei.
UPV/EHUko zuzendaritzak abenduaren 12an egingo den Gobernu Kontseilura eramango duen IRIentzako 2019ko Lan Eskaintza Publikoaren proposamena aurkeztu digu. Aurreko urteetan bezala, birjartze–tasa % 100 izango da, eta orotara 146 lanpostu eskainiko dira. Horietako % 87,6, hau da 128, gaur behin–behinekoak direnak egonkortzera zuzenduta daude. Gainera, 9 irakasle oso plaza sortuko dira eta 18 katedra sortuko dira, barne promozioz beteko direnak (azken hauek ez dute birjartze–tasa kontsumitzen). Dena den, esandakoa, oraindik onartu behar da Gobernu kontseiluan.
LABek lortu du administrazioaren lehenengo proposamena moldatzea bi plaza gehiago irakasle-ikertzaileak egonkortzeko dedikatzea. Honek zain daudenen zerrenda arintzeko balioko du. LABek irmoki defendatzen du plaza gehiago erabili behar direla IRIen behin-behinekotasun tasa jaisteko eta salatzen du irizpide ekonomikoengatik administrazioa bide horretatik ez joatea (iraunkorra izatearekin batera seiurtekoak jasotzeko eskubidea dago, besteak beste).
Azaroaren 12an egindako klaustroaren saioan 18/19 ikasturteko kudeaketa txostena eta 19/20 ikasturteko jardueren egitaraua aurkeztu zuen gobernu taldeak. Bakarrik gure afiliatuak diren klaustrokide batzuek aurkeztu zituzten galdera batzuk bi puntu horien inguruan. Ikertzaileen lan-baldintzak eta egonkortzeko aukerak, laneko arriskuen prebentzioa, euskalduntze prozesua, IRI ez iraunkorrek seiurteak eskatzeko aukera, IRI guztiei bulego duin bat izateko aukera, lan-figura batzuen erabilera okerra, armagintzarekiko kolaborazioak, campusetan haurtzaindegiak jartzeko aztertzea, edota kolektibo ezberdinen parte-hartzea izan dira galdera batzuen bidez mahai gainean jarritako gaiak.
Egindako galderak eta gobernu taldeak emandako erantzunak hemen ikus ditzakezu.
Gai horien inguruan lan egiten eta borrokatzen jarraituko
dugu.
Martxan da azkenean 2018ko deialdia. Ez da albiste
txarra, dudarik gabe, azken hilabeteotan bizi izan ditugun gora beheren ostean. Honek ahalbidetzen du aurten C osagarrien esleipena. Baina gehigarrizko osagarrien korapiloa behar bezala askatzeko eta prozedura normaltze bidean jartzeko bi auzi nagusi geratzen
dira oraindik konpontzeko: 2017ko deialdia
ondo ixtea eta
bidean galdu dugun urtea berreskuratzea.
Atzo, irailak 28,
EHUren Gobernu Kontseiluak irakasle eta ikertzaileentzako osagarri gehigarrien
deialdi berria onartu zuen, hain zuzen ere, 2018 urtera bitarteko merituak ebaluatu
eta esleituko dituena. Jaurlaritzak eta UPV/EHUko gobernu taldeak ez dute aintzat
hartu LAB eta STEILAS sindikatuen proposamena, aurten deialdi metatu bat egite aldera,
2018 eta 2019ko deialdiak batu eta hemendik aurrera
deialdien zikloa normalizatzea ahalbidetuko lukeena. Beste behin ere langileon
eskubideak kolokan geratu dira Administrazioaren nagusikeria medio. Eta deialdi
hau onartuta ere, oraindik ez dakigu zer gertatuko den 2017ko A eta B motako
osagarriekin, ezta nola eragingo dion horrek 2018ko deialdi berrikoaren
gauzatzeari ere, 2017 eskaria egin zutenen kasuan, behintzat. Gauzak gaur egun
dauden moduan beste urtebete galtzeko arrisku larrian gaude CCOO.- en eta
Unibasq-en arteko liskarraren ondorioz.
Irailaren 11n UPV/EHUko ikasturtearen hasiera-ekitaldia egin da Gasteizko Letren fakultatean, errektorearen eta hiru probintzietako Lehendakariaren parte-hartzearekin, besteak beste. Ohikoa den moduan, mezu positiboak dira nagusi, kontzeptu batzuk erabiliz: bikaintasuna, kalitatea, unibertsitate modernoa, etorkizunera begira, gizartearekin eta euskararekin konprometitua. Hala ere, alderdi batzuetan hobekuntzak egon badira ere, beste eremu askotan arazo batzuk sortu edo mantentzen dira, kasu batzuetan kroniko bihurtzeraino.
Horregatik, ikuspegi partzial batetik zabaldu nahi duten gatazkarik gabeko irudi positiboaren aurrean, LAB sindikatua kontzentratu da ekitaldi honen harira, langileok EHUn dauzkagun arazoak salatzeko eta beste unibertsitate eredu bat aldarrikatzeko. Izan ere, baliabide zein borondate falta direla eta, arazo eta diskriminazio zein prekarietate egoera asko topa ditzakegu gaur EHUn. Batzuk aipatzeagatik:
Doktore aurreko ikertzaileen asanbladak, uztailaren 3an, asteazkenean, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3) deitutako kontzentrazioarekin bat egiten du LABek.
Ekainaren 10ean, mahai
negoziatzailea bildu zen, batez ere, doktoretza aurreko ikertzaile (PreDok) eta
22. artikulupeko ikertzaileen (PostDok) soldatez hitz egiteko. Laburbilduz:
Pasa den astean UPV/EHUko langileok ikusi dugu gure nominetan Eusko
Jaurlaritzak langile publikoentzat iragarritako soldata igoera aplikatu digula.
Baina ez da hori gertatu doktoretza aurreko ikertzaileen kolektiboan, ezta
doktoretza ondorengo zenbait ikertzaileekin ere. Urtarrilean, Eusko
Jaurlaritzak administrazio publikoetako langileei soldata igotzeko dekretua
ebatzi zuenean, LABek
exijitu zuen igoera hori doktoretza aurreko ikertzaileei ere aplikatzea, atzera
eraginarekin, azken urteetan ez baitute soldata igoerarik jaso.
Martxoaren 26an hauteskunde sindikalak ditugu UPV/EHUn. LABek borroka sindikala egiten du UPV/EHUn lanpostuen suntsiketaren aurka, enplegu duinaren defentsan, langileen arteko diskriminazioaren kontra eta hitzarmenak errespetatzearen eta hobetzearen alde. Langileon baldintzak hobetu ahal izateko eta UPV/EHUk behar dituen aldaketa sakonetan aurrera egiteko, ahalik eta indar gehien bildu behar dugu indar sindikal moduan. Eusko Jaurlaritzak inposatu eta Unibertsitateko zuzendaritzak betetzen duen politikaren aurrean, ezinbestekoa da LABek ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean. Horretarako, lehen, orain eta gero bezala, zurekin kontatzen dugu! Hemenduzu egin dugun lanaren emaitza, datozen urteetako ardatz nagusiak eta gure hautagaitzak.