EHUko ordezkapen politika berriak IRAKASLE GUZTION lan-baldintzak okertzen ditu

Aurreko komunikatu batean ordezko irakasleen baldintzen okertzearen arriskua ohartarazten genuen. Orain gure kezka errealitate bilakatu da. LOSU lege berria bere erara interpretatu du EHUko zuzendaritzak. LOSUren 80. artikuluak dio ordezkapen bat egingo duen unibertsitateko irakasleak ezingo duela ikertu edo egiturazko kudeaketa eta koordinazio funtziorik izan (1). Hori baliatuz, EHUk erabaki du arduraldi osoko irakasle-ikertzaileen ordezkoak lanaldi partzialekoak izango direla nahiz eta 41/2008 dekretuak arduraldi osokoak izatea ahalbidetzen duen. Beraz, arduraldi osoko irakasle-ikertzaileen ordezkoei askoz jota soldata osoaren % 34,29 bakarrik ordainduko zaie (astean 6 ordutakoak baldin badira) eta gizarte segurantzan proportzio berdinean kotizatuko dute, plaza hutsak betetzen dituzten irakasleak salbu. Hau da, 6 ordutakoen soldata gordina 11.360 € eta 4 ordutakoena 7.584,37 € urtean. EHU jada hasi da amatasun baimen zein bajen ordezkapenak era horretan egiten!
Jarraitu EHUko ordezkapen politika berriak IRAKASLE GUZTION lan-baldintzak okertzen ditu irakurtzen





