Kategoriaren artxiboa: IRI

Hauteskunde Sindikalak: Bozkatu LAB!

Martxoaren 30ean Hauteskunde Sindikalak burutuko dira Euskal Herriko Unibertsitatean eta oso une garrantzitsua izango da: prozesu honetatik hautatuak ateratzen diren pertsonak zure bozgorailu izango baitira zuzendaritzaren aurrean hurrengo lau urteetan zehar.
Zure eskutan dago beraz, benetan konbentzituak eta konprometituak dauden pertsonei babesa eskaintzea edo datorren urteetan sortzen diren arazo eta aldarrikapenak erantzunik gabe geratzea.

Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala (AZP)

Irakasle-ikertzaileak (IRI)

Hau da momentua ikertzaileen lan-baldintzak lortzeko! Administrazioak hartutako konpromisoak

Gezur, demagogia eta interes partidistak giroa lokazten ari diren hauteskunde sindikalen aurreko garai honetan, LABek langileen aldeko negoziazioa aldarrikatzen du. EHUren azken aldebakarreko erabakien aurrean, erretiroaren akordioak puskatzea esaterako, LABek jarrera argia du: alde batetik kalean eta epaitegietan salatu du erabaki hau; eta bestetik ikertzaileen prekarizazioaren bezalako gaiak bertan behera ez geratzeko negoziazio prozesuekin jarraitzeko erabaki irmoa hartu du. Hau zen momentua ikertzaileentzako soldaten hobekuntzak lotzeko, 2023ko EHUko aurrekontuak egiten ari direnean, bestela ez zen aukerarik izango aurten hobekuntzarik izateko. Harritzen gaitu interes elektoralengatik sindikatu batzuek honen aurka egitea. Minoria batek ezin du betatu horrelako langileentzako hobekuntzak.

Jarraitu Hau da momentua ikertzaileen lan-baldintzak lortzeko! Administrazioak hartutako konpromisoak irakurtzen

Seiurtekoak: Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileen kontrako diskriminazioa bukatzeko exijitzeko

2023ko urtarrilaren 11n Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea burutu dugu Eusko Jaurlaritzak gai honetan daukan erantzukizuna salatzeko.

Abenduan bidali genizuen komunikatuan alderdi batzuk aipatzen genituen; besteak beste:

Jarraitu Seiurtekoak: Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileen kontrako diskriminazioa bukatzeko exijitzeko irakurtzen

Aldi baterako irakasle-ikertzaileak: asteazkenean hitzordu bat daukagu seiurtekoak eskatzeko eskubidearen alde

Abenduaren 16ko mezuan jakinarazi genizuenez (https://labehu.eus/blog/seiurtekoak-labek-bultzatutako-epaiaren-sententzia-aldekoa/), seiurtekoak eskatzeko eskubidea lortzetik gertuago gaude. Hala ere, EHUko zuzendaritza zein Eusko Jaurlaritza zuen kontrako diskriminazio hau mantentzen tematzen dira.

Hori dela eta, asteazken honetan, urtarrilaren 11, 12:30etan,  elkarretaratzea egingo dugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Donostia kalea 1, Gasteiz; bus geltokiaren atzean). Borroka luze honetan, kaltetuak zaretenon parte-hartzea ezinbestekoa da. Horregatik diskriminazio honekin bukatzeko eskatzeko elkarretaratzera hurbiltzeko deia egiten dizuegu. Arabako campusetatik kotxeetan joateko antolatuko gara (jarri zaitez gurekin harremanetan: lab.gasteiz@ehu.eus ).

Seinala ditzagun diskriminazio hau mantentzearen erantzuleak!

Errektore andreak langileentzako gabonsaria berreskuratu du

Egun horietako lan-tradizioetako bat gabonsaria edo espezieko saria da, eta langileen lana eta konpromisoa aintzatesten ditu. Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak ez du gutxiago izan nahi izan, eta 2022an, zoriondu eta onena opatzeaz gain, bere langileei “gabonsari” bat emateko ekimenarekin bat egin du.

Jarraitu Errektore andreak langileentzako gabonsaria berreskuratu du irakurtzen

Seiurtekoak: LABek bultzatutako epaiaren sententzia, aldekoa!

Diskriminazioa gelditzeko lorpena, baina borrokak aurrera darrai

LABek aspalditik salatu eta exijitu dio EHUri seiurtekoak eskatzeko eta ordaintzeko orduan aldi baterako irakasle-ikertzaileekin daraman diskriminazioa amaitzeko, (1)(2)(3).

ANECAk diskriminazio honekin bukatzeko aukera zabaldu zuen eta hala egin dute, gutxienez, Estatu espainiarreko 12 unibertsitatek (4). EHUko zuzendaritzak, ordea, ez zuen nahi izan. Bere jarrera ez da argia izan: batzuetan ezin zela esan; beste batzuetan, haien kontua ez zela adierazi, Unibasq-en ardura jarrita; eta beste batzuetan, “lan egiten ari gara” esan baina, deialdia ateratzeko momentua helduta, diskriminazio hau mantendu dute, urtarrilean aterako den deialdian gertatuko den bezala.

Jarrera honen atzean Eusko Jaurlaritzaren presioak paper handia dauka, ez baitu nahi honek suposatuko lukeen finantzaketa bideratu. Honen aurrean, EHUko zuzendaritzaren jarrera ahula eta koldarra da.

Jarraitu Seiurtekoak: LABek bultzatutako epaiaren sententzia, aldekoa! irakurtzen

LABek PFEZ-a itzultzea lortu du Doktorego aurreko ikerlariei

Azken urteetan LABetik lanketa berezia egiten ari gara EHUn irakasle-ikertzaile kolektibo batzuek jasaten ari diren prekarietate eta diskriminazio egoerak aldatzeko. Besteak beste, doktorego aurreko ikertzaileen, zein irakasle partzialen lansari urriak, eta aldi baterako irakasleen diskriminazioa (esaterako seiurtekoak ez aitortzean) etengabe salatu ditugu.

Gaurkoan, ordea, berri on batekin gatoz, doktorego aurreko kontratuetan PFEZa ez atxikitzea lortu dugu! LABetik urte hasieran detektatu genuen PFEZ-aren erretentzioa EAEn (EAEtik kanpo salbuespen hau ez dago) erroldatutako pertsonetan ez zela aplikatu behar. Bederatzi hilabetez tematu ostean lortu dugu bidezkoa ez den kenketa hori EHUk ez aplikatzea doktorego aurreko ikertzaileen soldata garbia zertxobait igoz. Eskertzekoa da nominen atalaren langileen lana, azaroko nominan urte hasieratik atxikitutako dirua itzultzea lortu baitute.

Jarraitu LABek PFEZ-a itzultzea lortu du Doktorego aurreko ikerlariei irakurtzen

Erretiro egoerara igarotzeko IRIentzako deialdia, ez da bakarrik primak ezabatu direla baizik eta kreditu murrizketak larriki okertu direla

Kontzentrazioa klaustroaren egunean

Unibertsitateak aurreratu zuen azaroan egingo zuela erretiroa hartzeko deialdi berria, eta 2022-11-30ean egin du Plan berriari egokitutako deialdia, bi aukera dituena, haien artean bateraezinak: erretiro partziala eskatzea edo irakaslana murriztea erretiroa hartu aurreko ikasturteetan (eskaera inprimakia).

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintzak, bai adinari dagozkionak eta bai jaso daitekeen irakaslanaren murrizteari dagozkionak ere, oso modu larrian kaltetuak izan dira EHUk onartu duen azken Planean.

Horrela, kreditu-murrizketak eskatu nahi dutenentzat (ikus beheko grafikoa):

Jarraitu Erretiro egoerara igarotzeko IRIentzako deialdia, ez da bakarrik primak ezabatu direla baizik eta kreditu murrizketak larriki okertu direla irakurtzen

Jubilazio akordioa deusezteari EZ! Kontzentrazioa Bilbon Azaroaren 29an

Dakizuen moduan urriaren 20ko Gobernu Kontseiluak EHUko langileak erretiro egoerara igarotzeko neurri berriak onartu zituen, langileen jubilazioa sustatzeko urteetan indarrean egon diren akordioak alde bakarretik bertan behera utziz.

EHUko zuzendaritzaren asmoak zeintzuk ziren argi geratu zenean LABetik salaketa eta informazio kanpaina bat abiatu genuen. Batetik, Errektoretza honen jarrera eta erabakia salatzeko, eta bestetik, langilegoa egoera berriak dakartzan murrizketez informatzeko. Bihar, azaroak 29, 10:00etan hasita, EHUko Klaustroa burutuko da EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan.

LABek, hasitako kanpainari jarraipena emanez, langile guztioi dei egiten dizue EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoaren aurrean 9:30etarako deitu dugun protesta kontzentraziora bertaratzeko eta EHUko Gobernu Taldeari hartutako erabaki larrien aurrean gure gaitzespena luzatzeko, eta jubilazio akordioetara bueltatzeko eskatzeko.

Jubilazio akordioak deuseztatzeari ez! Plantilla gaztetu eta egonkortu!

LABek klaustroan sostengatutako galderak eta errektoretzatik jasotako erantzunak hemen dauzkazue.